Address:   Home Page

Wikipedia:Txokoa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Txokoa

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da baina orokorrean; orri jakin bati buruz eztabaidatzeko edo beste lankide batekin, erabili bere eztabaida orria. Wikipedia hobetzeko proposamenak jartzeko ere toki aproposa da hau. Hizketaldi zaharkituren baten bila bazabiltza eta ez baduzu behean aurkitzen, begiratu txokoko artxibategian. Norbaitek hizketaldiren baten falta nabaritzen badu eta garrantzitsua dela iruditzen bazaio, hona ekar dezake eta berriz zabaldu dezake eztabaida.

Egin klik hemen txokoan hizketaldi berri bat sortzeko. Hasitako bati erantzuteko, ordea, erabili atal bakoitzeko aldatu lotura. Horrela, atal horretan besterik ez dituzu egingo aldaketak eta Aldaketa berriak orrian atal horretan erantzun duzula ikusiko da.

Interesgarria litzateke, wikipedian berria bazara, lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Honez gain, txat bat ere eskura duzu bertan dauden wikilariekin harremanetan jartzeko. Zure ordenagailuan IRC aplikazio bat instalatuta badaukazu, honako helbidea jarraitu baino ez duzu egin behar: #wikipedia-eu


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.


Artxiboak
2008: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2007: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2006: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2005: Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe




Eduki-taula

[aldatu] Nafarroako Udal izendegia

Aupa! Euskaltzaindiak arau berria argitaratu berri du, 155.a, Nafarroako Udal izendegia batzen duena. Ez dut izen asko errepasatzeko astirik izan, baina badirudi aldaketarik badagoela. Esate baterako, Aguilar Kodeskoa geneukan Wikipedian, eta Aguilar Kodes hobetsi du Euskaltzaindiak. Besterik gabe, kontuan hartu eta errepasa ditzagun dauzkagun izenak. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:22, 1 Abendua 2008 (UTC)

Zuzenean joan naiz "gure" Lapoblación ikustera :-) Ez diote azenturik kendu, baina bertako herritarrak lapoblaciondarrak dira (azenturik gabe).--Unai (esan) 10:27, 1 Abendua 2008 (UTC)
Kar, kar! Agian Wikifarra bat antolatu beharko dugu Lapoblación herri horretan eta lapoblaciondarrak ezagutu. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:44, 1 Abendua 2008 (UTC)
Ahhhh, zerbait zehatzagoa aurkitu dut PDF horretan bertan: "Torres del Río" herriaren euskal izen ofiziala horixe bera da, azentu marka jarrita, baina ohartxoa dauka erantsirik eta honela dio: "Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da: Torralba del Rioko udaletxea berritu dute.". Beraz, arau hori gainerako kasuetara hedatzen badugu, esan dezakegu toponimoa deklinatzean, ez dela azentu grafikoa erabili behar, ezta? Beraz, "Lapoblaciongo biztanleak" izango litzateke, ezta? Hala ere, uste dut horrek soilik azentuen kasurako balioko lukeela. Zer gertatuko litzateke gainerako zeinu diakritikoekin?--Assar; (erantzun hemen) 11:45, 5 Abendua 2008 (UTC)

[aldatu] Itzulpengintza automatikorako lankidetza proposamena

Kaixo wikilariak! Pasa den astean EHUko IXA taldetik nirekin kontaktuan jarri ziren, lankidetzarako proposamen bat luzatuz. Kontua da beraiek euskara eta gaztelania arteko itzulpengintza automatikoan lanean ari direla (ezagutuko dituzue agian Matxin eta Opentrad proiektuak), eta beraien sistema probatuz hobetzen joateko komunitate baten bila dabiltza. Horretarako, Wikipedia osatzen duen komunitatean pentsatu dute lehenik, eta agian elkar lan egin genezake helburu komun batzuk lortzera bidean. Ea ba, kontua zera litzateke:

  1. EHUkoek gaztelerazko Wikipediatik artikulu batzuk aukeratuko lituztekete, eta beraien sistemarekin euskaratu.
  2. Sistema edo interfaze bat prestatuko lukete, eta bertatik guk geuk zuzenketak egin ahal izango genituzke, beraien itzulpena hobetuz euskarazko Wikipediarako artikulu txukunak sortuz.
  3. Artikulu horiek euskarazko Wikipedian jartzeko modukoak lirateke.

Guzti hau interesgarria da, bai Wikipediarentzat, eta bai beraiek itzulpen sistema hobetzen jarraitu ahal izan dezaten. Arazo nagusia bat da: batzutan gehiago kostatzen da automatikoki itzulitako artikulu bat zuzentzea, zerotik euskaraz egitea baino. Baina nik uste dut hainbat wikilari apuntatuko bagina, eta guztion artean hainbat artikulu zuzendu, interesgarria izan daitekeela. Lan pixka bat gehixeago hartuko dugu, baina agian aurrerantzean sistema hobe bat izango dugu, eta Wikipediarako baliatu ahal izango dugu, batek daki :-) Ah! Eta itzulpenerako sistema hau librea da, eta kodea askatu egingo dute, noski.

Zenbat artikulurekin lan egingo genukeen, zein epetan,... guzti hori zehazteke dago. Apuntatzen garen erabiltzaileen arabera definitu litekeen zerbait izan daiteke. Hainbat lankide ados bazaudete, beraiei komentatuko diet, eta jarraituko dugu hizketan.

Nola ikusten duzue? Hartuko zenukete parte? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:46, 1 Abendua 2008 (UTC)

[aldatu] Mikel Laboaren heriotza dela-eta

Euskal kulturarentzat albiste tristea jaso dugu gaur, garrantzitsua, eta uste dut Wikipedian zerbait egin genezakeela bere omenez. Burualdean honakoa jartzea pentsatu dut:

"Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen aldegingo." Goian Bego, Mikel Laboa

Ongi deritzozue? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:04, 1 Abendua 2008 (UTC)

Ondo deritzot, baina Goian Bego kenduko nuke, neutraltasuna dela eta. Nahi baduzue jaiotze-heriotza datak jarri genezake horren ordez. --Alfredo Beaumont 14:38, 1 Abendua 2008 (UTC)
Neu ere Abeaumontekin bat nago, ideia primeran baina jaiotze-heriotza urteak jarrita hobe. -- Marklar2007 17:55, 1 Abendua 2008 (UTC)
Bide batez... letra hori ez al da Artzerena? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:58, 2 Abendua 2008 (UTC)

[aldatu] Mesedez

Badakit hau mila bider eztabaidatu dela, eta ez dagoela ohiturarik IP helbide bat betiko kanporatzean, baina 212.142.143.114 helbidearen portaera gero eta kantsagarriagoa da, betiko ez bada, behintzat 6 hilabeterako blokeatu daiteke, bake apur bat izateko. Zariquiegui (hemen idatzi) 14:40, 11 Abendua 2008 (UTC)

Whois-aren arabera, IP hori Amsterdametik dator... bitxia. Jarraitzen badu zerbait pentsatu beharko da ba. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:10, 11 Abendua 2008 (UTC)
Gaur goizean uste dut aurkitu dudala nortzuk diren: Mikel Rodriguez, Xabier, eta Zuru aipatzen zituzten Landare inbaditzaile artikuluan, hemen eta hemen. Sarean begiratuta, Mikel Rodriguez eta Xabier Zurutuza hemen aurkitu dut, 7. orrialdean, argazki eta guzti.--Assar; (erantzun hemen) 17:51, 11 Abendua 2008 (UTC)
IP Informazio eta Inbestigazio Taldea sortu beharko dugu Wikipedian! Kabri, (erantzunak hemen) 18:16, 11 Abendua 2008 (UTC)
Beno, informatikan adituak direnek badakite nola aldatu IPz di-da batean. Blokeatu ondoren, bandalo hauek behintzat ikas dezatela nola egin gure eu-wiki maitea berriro izorratzeko. Ea pixka bat ikasten duten. Sorte on IP Informazio eta Inbestigazio Taldea!! -- Marklar2007 20:06, 11 Abendua 2008 (UTC)
Jajaja, ez dute imaginatu ere egingo horko hoiek beraien aurpegiak eta guzti ezagutzen ditugula... WANTED kartela jartzeko moduan gara, jajaja. --Enekismo 11:15, 13 Abendua 2008 (UTC)

Ba hemen berezitasunak! Lankide:Ekain.lexartzak nire eztabaida orrialdean mezu bat utzi zidan. Bera Laudioko Institutoko irakaslea da eta euren IPa itxita zegoela ikusi zuten. Bitxia da bi ikasle horiek antza Goierrikoak direlako. Hala ere IP hori ixterakoan lankide berriak egitea ere ukatu zitzaien, eta uste dut hori ez dugula egin behar. Dagoeneko hitz egin dut lankide honekin eta komentatu nola konpondu egoera eta berak ere bideak jarri ditu berriro gerta ez dadin. Baina honetatik ikasi ahal duguna da balitekeela IP bera ikastetxe batean baino gehiagotan erabiltzea. Ez dakit, arraroa da, baina badirudi gerta daitekela! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:00, 20 Abendua 2008 (UTC)

[aldatu] Bandalismoa

Azkenaldiko bandalismoak direla-eta, Bandalismoa eta Aldaketa Berriak zaintzeko patruila sortu beharko genuke. Hau da, lankide bat enkargatu dadila bandalismoaren inguruko kontuetaz. --An13sa 20:07, 12 Abendua 2008 (UTC)

Enpresa txikietan denetarik egiten dute langileek. Gure euskal Wikipedia oraindik ez da oso handia, eta denok gara patrulla horren parte. Bestela, zer proposatzen duzu? Administratzaile berri bat egitea bandalismoa kontrolatzeko?--Unai (esan) 22:29, 15 Abendua 2008 (UTC)
Ez dut uste beharrezkoa denik, nik uste hemen gauden gehienok patruilatzen ditugula aldaketa berriak. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:52, 20 Abendua 2008 (UTC)

[aldatu] Betawiki update

  • Currently 93.89% of the MediaWiki messages and 11.76% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 11:22, 14 Abendua 2008 (UTC)
PS Please help us complete the most wanted messages..

[aldatu] 2009ko asteko herrialdeak

2009rako asteko herrialdeen proposamen bat egin dut Wikiproiektu:Asteko herrialdea/2009 orrialdean. Nahi baduzue egin zuen ekarpenak bertan. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:07, 20 Abendua 2008 (UTC)

[aldatu] Itsasontzi dato koadroak

Saiatu naiz, beste hizkuntzeko orrialdeetan, ikusi dudan itsasontzi datoen kuadroak euskaratu, baina ez dakit nola egin. Bilatu dut euskal orrialdeetan ere ea egina zegoen, baina ez dut aurkitu.--Zumalabe 14:05, 29 Abendua 2008 (UTC

Itsasontzi infotaula izenekoa erabili behar duzu.--Assar; (erantzun hemen) 14:23, 29 Abendua 2008 (UTC)

[aldatu] Urte berrirako proposamen bat

Urte berri on guztiei! Zer moduz hasi gara? Beno, iaz gutxi-gora-behera garai hauetan "Kalitatearen astea" egitea proposatu genuen hementxe. Bueltak ematen egon ginen eta egia esan emaitzak nahiko onak izan zirela uste dut. Oraingoan beste proposamen batekin natorkizue. Askotan ez gara konturatzen baina Wikipediak guri euskaraz aritzeak itzulpen lan handi bat du atzetik. Pertsona bakar batentzat handiegia ere baden lana da hau. Milaka esaldi itzuli behar dira eta berez horretara bakarrik jarriko balitz norbait ba ondo eramango lituzke bertsio berritze guztiak euskaratzea etab.

Zorionez guztion artean egiten badugu askoz hobe atera daiteke lan hau. Nik atzo arratsaldean 400 bat gako itzuli nituen, nahiz eta, egia esanda, laburrenak hartu nituen itzultzeko. Honi esker hemen ikusten den bezala MediaWiki estentsioen itzulera maila nahiko hobetu zen (%10,86 dago oraintxe bertan itzulita, eta arratsaldean ez zen iristen %5era).

Nire proposamena beraz ez dago oso estrukturatuta. http://translatewiki.net/ helbidean izena eman eta itzultzen jartzea baino ez da, guztion artean lan hori egin eta horrela euskaraz hitz egiten diguten ordenagailuak eta programak eduki ahal izatea. Norbait animatzen? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:27, 1 Urtarrila 2009 (UTC)

Denbora falta...--Assar; (erantzun hemen) 20:37, 1 Urtarrila 2009 (UTC)

Honekin jarraituz aukera dago itzultzeko tresna honetan "hitz magikoak" deritzatenak aldatzeko. Guztien zerrenda hau da. Bertan adibidez irudiak sartzen ditugunean thumb, left edo right, baita REDIRECT edo PAGENAME bezalako hitzak agertzen dira. Horiek itzuli beharko genituzkeela uste al duzue? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:56, 5 Urtarrila 2009 (UTC)

Mmm, galdera zaila Theklan. Alde batetik, erabiltzaileari guztiz euskaratutako softwarea erabiltzeko aukera ematen zaio, baina era berean, homogeneotasuna galtzeko arriskua dago (euskarazkorik egon ezean, softwarearen ingelesezko eskuliburu bat ezingo litzateke erabili, esaterako). Dena dela, ni banago itzultzearen alde, baina duda batzurekin. Ea besteek zer dinoten.--Janfri; bai esan? 15:23, 5 Urtarrila 2009 (UTC)
Nik guztia itzuliko nuke. --Unai (esan) 15:51, 5 Urtarrila 2009 (UTC)
Guztia itzultzen badugu (sinplea dena) hemen ere laguntza tutorial guztiak eta itzuli beharko genituzke. Bide batez horiek ere berrikuntzak behar dituzte. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:23, 5 Urtarrila 2009 (UTC)
Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak
Your Ad Here