Address:   Home Page

Pasargada

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pasargada1
Gizateriaren Ondarea - UNESCO

Ziro II.aren hilobia Pasargadan

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia (ID) 1106
Kokapena IranIran
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 2004 (XXVIII. bilkura)
1 Izen ofiziala UNESCO-ren arabera (euskaratua)
2 Sailkapena UNESCO-ren arabera

Pasargada (pertsieraz پاسارگاد) Pertsiar Inperio akemenidarraren lehen hiriburuaren izena da, gaur egungo Iranen hegoaldean kokatua. Fars probintzian, Zagros mendien ekialdeko luzapen batetan, gaur egungo Shiraz hiritik 100 kilometro inguru iparrekialdera dagoena eta Pertsiar Inperioko hurrengo hiriburua izan zen Persepolisetik 87 kilometro inguru iparrekialdera.

Pasargada UNESCOk, Gizateriaren Ondare bezala izendatu zuen 2004an. 160 hektareako babes eremua eta 7.127 hektareako errespetu eremua hartzen du.

[aldatu] Historia

Akemenidar dinastiaren lehen hiriburua izan zen, 160 hektarea inguruko hedadura hartuz. Hiriburu bezala, garrantzia galtzen joan zen Persepolisen sorrerarekin, inperioaren lehen hiriburua izateak, errespetatzeko moduko toki bihurtu bazuen ere. Eta, horretaz gain, bertan aurkitzen dela Pertsiar Inperio akemenidarraren sortzailea izan zen Ziro II.aren hilobi xaloa, egundaino mantendu den hilobia.

Ziroren hilobia, akemenidar garaiko arte pertsiarrean esistitu ziren bi hilobi ereduetako bat. Edikulu erako eraikin bat da, bi uretarako frontoi eta estalkiarekin, Asia Txikiko arte greziarrarekin lotua. Beste eredua, Naqsh-e Rostamen aurkitzen den Dario I.aren hilobia da, harkaitzean zulatua, Egiptoko hipogeoak bezala.

Mausoleo honen ondoan, gainera, Tall-e Takhteko terraza gotortua eta sarrerako arkupeak, audientzia gelek, errege gelek eta lorategiek eratutako jauregi multzo arkitektonikoa nabarmendu behar dira, ez direna, bakarrik, akemenidar arkitektura eta artearen lehen fasearen adierazgarri, baizik eta baita pertsiar zibilizazioaren ereduzko testigutza bat ere.

[aldatu] Erreferentzia

  • Azcárate Ristori, J. M.ª de, y otros, Historia del arte, Anaya, Madrid, 1986. ISBN 84-207-1408-9
Your Ad Here