Address:   Home Page

Pasaia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pasaia

GipuzkoaGipuzkoa
Pasaiko armarria
Izen ofiziala Pasaia
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Oarsoaldea
Posta-kodea 20110
Koordenatuak 43°20′N 1°56′W / 43.333, -1.933 (Pasaia) Koordenatuak: 43°20′N 1°56′W / 43.333, -1.933 (Pasaia)
Eremua 11,34 km2
Biztanleria 16.104 (2005)
Dentsitatea 1420,11 bizt/km2
Euskaldunak  %33,26 (2001)
Distantzia 11 km. Donostiara
Sorrera antzinakoa
1805 udalerria
Herritarra pasaitar
Alkatea Maider Ziganda Población (EAE-ANV)
www.pasaia.net

Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdean aurkitzen den udalerria da, eta Oarsoaldeko eskualdean kokaturik dago Errenteria, Lezo eta Oiartzunekin batera. Udalerria Pasaiako badiaren inguruan kokaturiko lau barrutik osatzen dute.

16.104 biztanle zituen 2005ean eta 11 km²ko azalera.

Pasai Donibane

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Barrutiak

Pasaia barruti izeneko zatiez osatuta dago. Barruti hauetako "herri" izaera daukate biztanle askorentzat, eta beraien barruan auzo desberdinak bana daitezke. Pasaiko barrutiak hauek dira:

[aldatu] Udalerri mugakideak

Pasaiak ondoko udalerriekin egoten du muga:

Iparraldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du bat Pasaiak.

[aldatu] Mugen afera

Pasaiak, hala ere, udalerriaren mugak ezbaian jarri ditu azkenaldian. Zentzu honetan, 2002tik aurrera, Pasaiako Udalak, talde politiko guztien babesarekin (2005ean burututako pleno berezi batean argi geratu bezala), Donostiarekiko mugak berriz definitzeko eskatu zuen, euren ustez Pasaiarenak diren hainbat lur (Altza ingurukoak, batez ere) egun Donostiaren menpe daudela salatuz. Udalak, horrela, Mugen Batzorde Berezia sortu zuen, Pasaiako lurrak handitu asmoz[1].

[aldatu] Historia

1805. urtean Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxo elkartu ziren herria sortzeko. 1990eko hamarkadan, San Pedroko zati zen Trintxerpe banatu eta barruti berri gisa sortu zen.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren eboluzioa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2005
2.856 3.571 4.772 7.519 10.024 11.773 15.036 21.130 20.696 18.314 16.884 16.104

[aldatu] Portua

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Pasaiako portua

Pasaiako arrantza eta merkataritza kaia Euskal Herriko hirugarren garrantzitsuena da, Bilboko portua eta Baionakoaren ondoren.

Urtean 4 milioi tona inguru mugitzen ditu.

Pasaiako badia, Pasai Donibaneko Arrokaundieta ingurutik, Jaizkibel mendian. Behean Pasai Donibaneko Larrabide auzoa ikus daiteke, eta aurreko aldean Ulia mendia eta Pasai San Pedroko Dorrea ingurua.
Pasaiako badia, Pasai Donibaneko Arrokaundieta ingurutik, Jaizkibel mendian. Behean Pasai Donibaneko Larrabide auzoa ikus daiteke, eta aurreko aldean Ulia mendia eta Pasai San Pedroko Dorrea ingurua.

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
2007 Maider Ziganda Población (EAE-ANV)
2003 Izaskun Gómez Cermeño (PSE-EE)
1999 Juan Karlos Alduntzin Juanena (EH)
1995 Bixen Itxaso González (PSE-EE)
1991 Xabier Portugal Arteaga (HB)
1987 Xabier Portugal Arteaga (HB)
1983 Roberto López de Etxezarreta Murgiondo (EAJ)
1979 Eduardo Aseginolaza (HB)

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 6.953 hauteslek hartu zuten parte, hautes erroldaren % 52,68a. Alderdien botoak horrela banatu ziren[2]:

alderdia botoak  % zinegotziak
EAE-ANV 2.299 33,38 7
PSE-EE 1.613 23,42 5
EAJ 926 13,45 2
PP 642 9,32 1
EB-Aralar 630 9,15 1
EA 596 8,65 1
Zuriak 181 2,60
Baliogabekoak 66 0,95
Abstentzioa 6.245 47,32

[aldatu] Pasaitar ezagunak

Pasaiako portua.

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Pasaiako Udala - Mugak (azken kontsulta: 2007-12-31) Euskaraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau
  2. Elpais.com. Elecciones Mayo 2007 - Pasaia (azken kontsulta: 2007-12-31) Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Pasaia


Your Ad Here