Greziera
Wikipedia(e)tik
| Greziera edo grekoa Ελληνικά Ellinika |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Grezia, Zipre | |
| Eskualdea: | Ekialdeko Mediterraneoa | |
| Guztira hiztunak: | 15 milioi | |
| Rankina: | 74 | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Greziarra Atikoa Greziera edo grekoa |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofiziala: | Grezia, Zipre (eta Europar Batasuna) | |
| Araugilea: | arautu gabea | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | el | |
| ISO 639-2: | gre (B) / ell (T) | |
| ISO 639-3: | ell | |
| Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. | ||
Greziera edo grekoa Grezian hitz egiten den hizkuntza da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Greziera Balkanetan aritua da K. a. 2. milurtekotik. Aztarnarik antzinena Kretako "Gurdiaren Taulen Gela"n aurkitu zuten. K. a. XV. mendekoa izanda, greziera munduko hizkuntzarik antzinetako bat dugu. Antzinatasun hori, indoeuropar hizkuntzen artean Vedasen sanskritoak bakarrik berdindu dezake.
Alfabeto grekoa, berriz, ez da hain zaharra eta feniziar alfabetotik eratorria da. Hizkuntzalarien aburuz, greziera bost arotan banatu daiteke:
- Greziera mikenikoa: Zibilizazio mikenikoaren hizkuntza da. Aztarnarik antzinenetan aurkitua da.
- Greziera klasikoa (baita Antzinako Greziera ere): Bere dialekto ezberdinak Antzinako Grezian erabiliak ziren. Erromatar Inperioan hedatua oso, Erdi Aroan Mendebaldeko Europan galdu zen baina Konstantinopolis galdu zenean, greziarren atzerriratzeak berriro hedatu zuen.
- Greziera helenista (baita Koinē edo greziera komunaz ezaguna): Atikoa greziar dialektoekin batu zenean, halako lingua franca sortu zen Mediterraneoan. Nahiz eta gero latinak garaitua zeharo erabilia zen, adibidez, kristautasunaren hasieran apostoluek koinē erabili zuten bere hitzaldietan.
- Erdi Aroko greziera: Bizantziar Inperioan erabiliz zenez baita Bizantziar Grezieraz ezaguna zen.
- Aro berriko greziera: Bizantziar Grezieratik bilakatua da.
Erdi Aroko grezieratik aurrera bi hizkeratan banatua izan da greziera: Dhimotikí (Δημοτική), herri hizkera, eta Katharévusa (Καθαρεύουσα), hizkera jasoa klasikoen itxura, testu literario, juridiko, administratibo eta zientifikoetan erabilia XIX. eta XX. mendeetan. Diglosia arazo honek 1976ko 306 Legeak bukatu zuen, Dhimotikí ofiziala bihurtuz. Bitartean, bi hizkerek "Greziera Batua" (Κοινή Νεοελληνική edo Aro berriko greziera amankomuna) sortu dute.
Nahiz eta batzuk aro berriko grezierazko hiztun jasoak antzinako testuak ulertu ditzakeela dioten, ziur asko kultura dela eta ulertuko dituzte eta ez hizkuntzen arteko antzekotasunez. Hala ere, Koinē, erraza da oso egungo grezierazko hiztunentzat.
Euskarak, Europako beste hizkuntzak bezala, hitz asko hartu ditu grezieratik (astronomia, demokrazia, filosofia, eta abar). Gainera, greziar hitzak eta morfemak oraindik erabiliak dira hitz berriak sortzeko (antropologia, fotografia, biomekanika eta abar) eta latinezko hitzekin batera, egungo hiztegi zientifiko eta teknikoaren erroak dira.
[aldatu] Sailkapena
Grezierak Indo-Europar hizkuntza familian bere adarra propioa du. Hurbilago zituen antzinako hizkuntzak antzinako mazedoniera (agian grezierazko dialektoa bera) eta frigiera ziren, baina hau ez dago dokumentatuta. Egun, hurbilago dituen hizkuntzak armeniera eta Indo-Iraniar hizkuntzak dira.[1]
[aldatu] Idazkera
| Alfabeto greko | |
|---|---|
| Αα Alpha | Νν Nu |
| Ββ Beta | Ξξ Xi |
| Γγ Gamma | Οο Omicron |
| Δδ Delta | Ππ Pi |
| Εε Epsilon | Ρρ Rho |
| Ζζ Zeta | Σσς Sigma |
| Ηη Eta | Ττ Tau |
| Θθ Theta | Υυ Upsilon |
| Ιι Iota | Φφ Phi |
| Κκ Kappa | Χχ Chi |
| Λλ Lambda | Ψψ Psi |
| Μμ Mu | Ωω Omega |
| Letra zaharkituak | |
|
|
|
| Greziera | |
Sakontzeko, irakurri: Alfabeto greko
Greziera alfabeto grekoaz idatzia da k. a. IX. mendetik. Greziera klasikoaz, latin klasikoaz bezala, letra larriak baino ez zeuden. Letra xeheak Erdi Aroko eskribek sortuak ziren arinago idazteko. Egun erabiltzen den alfabetoa berant ionikoa da, atikoa idazteko sortua k. a. 403an.
Aro berriko alfabeto grekoak 24 letra ditu, bakoitzak letra larria eta letra xehezko formetan. Sigmak beste xehezko forma (ς) du bukaeran erabiltzeko.
| Letra larriak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Α | Β | Γ | Δ | Ε | Ζ | Η | Θ | Ι | Κ | Λ | Μ | Ν | Ξ | Ο | Π | Ρ | Σ | Τ | Υ | Φ | Χ | Ψ | Ω | |||||||||
| Letra xeheak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| α | β | γ | δ | ε | ζ | η | θ | ι | κ | λ | μ | ν | ξ | ο | π | ρ | σ | τ | υ | φ | χ | ψ | ω | |||||||||
Gainera alfabeto grekoak zenbait ikur diakritiko ditu: hiru ahoskera, arnasa hartzeko markak eta dieresi. Ikur guzti hauek helenista aroan zehar sortuak ziren baina egun alde batean utziak izan dira. 1982tik aurrera, sistema monotonikoa izenekoa erabiltzen da, hau da, dieresi baino ez erabiltzen duena, antzinako sistema edo politonikoa Greziera Klasikoa idazteko erabilia da.
[aldatu] Aro berriko grezieraren adibideak
- Greziar (gizon): <Έλληνας> [ˈe̞liˌnas].
- Greziar (emakume): <Ελληνίδα> [ˌe̞liˈniða].
- Greziera: <Ελληνικά> [e̞ˌliniˈka].
- Egunon : <καλημέρα> [ˌkaliˈme̞ra].
- Arratsaldeon : <καλησπέρα> [ˌkaliˈspe̞ra].
- Gabon: <καληνύχτα> [ˌkaliˈnixta].
- Agur : <χαίρετε> [ˈçe̞re̞ˌte̞] (formala); <αντίο> [aˈdiˌo̞] (erdi-formala); <γεια σου> [ˈʝasu] edo <γεια σας> [ˈʝa-sas] (informala).
- Mesedez : <παρακαλώ> [paˌrakaˈlo̞].
- Barkatu : <συγγνώμη> [siˈɣno̞mi].
- Eskerrik asko: <ευχαριστώ> [e̞fˌxariˈsto̞].
- Hau: <αυτό> [afˈto̞], <(ε)κείνο> [(e̞)ˈcino̞].
- Hori: <αυτό> [afˈto̞], <(ε)τούτο> [(e̞)ˈtuto̞].
- Bai: <ναι> [ne̞].
- Ez: <όχι> [ˈo̞çi].
- Bejondeizula!: <εις υγείαν!> [ˌis iˈʝiˌan] (hitzez hitz "osasunarako") edo arruntean: <γεια μας!> ['ʝa-mas] (hitzez hitz "gure osasuna").
- Zukua: <χυμός> [çiˈmo̞s̠].
- Ura: <νερό> [ne̞ˈro̞].
- Ardoa: <κρασί> [kraˈsi].
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
- Grezierazko literatura.
- Grikoa (edo Italiako greziera).
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
| Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
|---|---|---|
|
Alemana • Bulgariera • Daniera • Errumaniera • Eslovakiera • Esloveniera • Estoniera • Finlandiera • Frantsesa • Gaelera • Gaztelania • Greziera • Hungariera • Ingelesa • Italiera • Letoniera • Lituaniera • Maltera • Nederlandera • Poloniera • Portugesa • Suediera • Txekiera Iturria: EB webgune ofiziala |
||